a
   


Historia pixka bat

Idoia Abinzano-k 1990-tik artisau-ehungintzaren eremuan lan egiten du, zehazkiago, bilbe baxuko esku-ehungailuen bidezko ehunen berreskurapenean. Bitartean, esperientzia handia lortu du ehun-etnografiaren eta bere artisau-prozesuen eremuan.

Tailerra, ehungintzan eta trebakuntzan jarduten duena, zabalera ezberdinetako 11 ehungailu edukitzera heldu da, baina artisau-ehungintzako zailtasunek Texartu sortarazi dute, dibertsifikazio bultzada berri bat gisa.

Jarduera janzkera tradizionalaren patroiak egitera eta prestaketara zabaldu da, horretarako bai prozesuen berrikuntzan bai beren merkaturaketan garrantzizko esfortzua eginez.

2000. urtetik, Texartu-k Iruñeko Alde Zaharrean tailer bat dauka bi salmenta-aretorekin, non bere bezeroak zuzenean jasotzen dituen.

Bordatuaren eremuan, era eta formatu guztietako ehunka diseinu egin dugu eta honek Iruñeko erdialdean kalitatezko bordatuen eta oso salneurri lehiakorreko ekoizpen ahalmenaren tailer bezala sendotu gaitu.

Gaur egun, mezu bereziko jantziak diseinatu, patroiak egin eta ekoizteko gauza den talde batez osatuta dago Texartu.
 
1
1
       

San Frantzisko kalea, 8 eta 10 — Iruña (Alde Zaharra)
Telefonoa eta fax-a: (00-34) 948 226495
E-maila:: texartu@texartu.com

inicio